XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Handik lasterrera Ania hurreratu zitzaion, ordea.
Ania alboko baserrian bizi zen neskato bat zen eta txikiagoa zenean, Lontxorekin eskolan ibilia zen.
- Zergatik ari zara negarrez?- itaundu zion, bera ere negarrez ari zelarik.
- Orain ezin dudalako aitari emandako promesa bete eta marinela izan aldi berean - eta dena azaldu zion.
- Gura baduzu, ni baserriaz ardura ninteke zu itsasoan zauden bitartean - proposatu zion Aniak.
- Eta lorategia? Neskatoak ez zekien bere lagunak lorategi bat zuenik ere, tomate, leka, zerba eta piperren baratzeaz ari ez bazen, behinik behin.
- Zatoz lorategia ikustera.
Harkaitzetara bidean, sasi batzuren artean ondo ezkutaturik, hantxe zuen Lontxo Lakak bere ezkutuko lorategia.
- Hau al da dena? Zelako kaka! - Oraingoz ez da oso handia, ez, baina haziko da.